Lanbide Irakaskuntzarako Meatze Zentroa

Giza Baliabideen kudeaketa ikastaroa Euskaraz

Meatzek, Informatika eta Kudeaketa ikasketa zentroak, Lanbidek homologatzen duen ikastaro berria eskaintzen du, dohainik izango da bai langabetu baita lanean daudenentzat ere eta Euskara hutsean irakatsiko da.

Ikastaroak duen helburu nagusietako bat ikasleek giza baliabideen inguruko ezagutza orokorrak lortzea da: enpresen sorrera eta kudeaketan, kontabilitatean, bulegotikan eta kudeaketa administratiboko aplikazioen erabileran.

URDIN ILUNA

Ikastaroa %100ean Lanbide erakundeak finantzatuko du, 670 orduko iraupena izango du eta azaroan hasiko da 16:00-21:00 ordutegian Bagatzako edifizioan (Gabriel Aresti 3).

Programa osotzen duten moduluak hurrengokoak dira:

  1. Modulua: Lan-harremanen kudeaketa administratiboa (kontratu motak, nominak, Gizarte Segurantzako kalkuluak…).
  2. Modulua: Giza baliabideen kudeaketa (laguntza administratiboa, talde-lana eta komunikazio eraginkorra…).
  3. Modulua: Informazio- eta artxibo-sistemen kudeaketa (dokumentuak artxibatzeko eta sailkatzeko sistemak, datu-base erlazionalak…).
  4. Modulua: Bulegotika (testu tratamenduak, kalkulu-orriak, aurkezpenak…).

Ikastaroan izena emateko jarraian errazten zaizuen Lanbideren web orriko loturan klik eginda edota Lanbideren edozein bulegotan egin ahalko da. Edozein zalantza argitzeko gurekin harremanetan jarri zaitez:

http://apps.lanbide.euskadi.net/

    • – Gabriel Aresti 3 / Arrandi 20, 48901, Barakaldo
    • – Astelehenetik ostiralera 9:00-etatik 13:00-etara eta 16:00-etatik 19:30-etara.
    • – 94 478 03 88
    • – secretaria@meatze.es

Plaza mugatuak! Ez galdu zure aukera!

Leave a Comment